Gizartea -

Bizkaia

Pertsona bat larri zauritu da hiru ibilgailuren arteko istripu batean Santurtzin

Kabiezesko biribilgunean izan da talka, Bizkaiko udalerrian. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Istripua Santurtzin (Bizkaia). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Istripua Santurtzin (Bizkaia). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Istripua Santurtzin (Bizkaia). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko talkan, Santurtzin, larri zauritu zen pertsona hil egin da

Pertsona bat larri zauritu da hiru ibilgailuren arteko istripu batean, Santurtzin (Bizkaia), Ertzaintzak esan duenez.

Talka larunbatean, 18:10ean, izan da, Kabiezesko biribilgunean, A-8 autobidean sartzeko adarrean.

Kolpearen ondorioz, pertsona bat larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Suhiltzaileek zauritua ibilgailu barrutik atera behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Santurtzi Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko-istripu hilgarriak