Gizartea -

TRAFIKOA

Irurako 45 urteko gizonezko bat hil da, Donostian izan den trafiko-istripuan

Lehen ikerketen arabera, furgoneta bat bidetik atera da eta gidaria barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute. Donostia Ospitalera eraman dute larri, eta bertan zendu da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irurako 45 urteko gizonezko bat hil da, bart, GI-20 errepidean izan den trafiko-istripuan, Donostia parean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 00:15 inguruan izan da ezbeharra, Usurbileko noranzkoan. Nissan markako furgoneta bat bidetik atera da, eta gidaria – ibilgailuan zihoan pertsona bakarra – harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute barrutik, eta bertaratu diren osasun langileek Donostia Ospitalera eraman dute, larri. Handik gutxira, erietxean bertan zendu da.

Istripua nola eta zergatik gertatu den argitzeko, ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Donostia Ospitalea Errepideko istripuetan zauritutakoak