Gizartea -

GERTAKARIA

16 urteko mutil bat atxilotu dute Arrigorriagan, beste bat labanaz erasotzeagatik

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Urgoiti pasealekuan izan zen erasoa, atzo. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta ebakuntza egin zioten bertan.

Arrigorriaga (Bizkaia). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Arrigorriaga (Bizkaia). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Arrigorriaga (Bizkaia). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutil bat atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak Arrigorriagan, beste gazte bat labanaz erasotzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Urgoiti pasealekuan izan zen erasoa, larunbat arratsaldean. 17:45 inguruan jaso zuen Ertzaintzak herritar baten deia, erasoaren berriz emanez: bi lagunen arteko liskar bat izan zela, eta horietako batek besteari hegalaldean labana sartu ziola jakinarazi zuen herritar horrek.

Poliziako hainbat agente eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu ziren esandako tokira, eta biktima bertan aurkitu zuten, zaurituta. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta ebakutza egin zioten han.

Bestalde, ustezko erasotzailea inguruko eraikin batean ezkutatuta aurkitu zuen Ertzaintzak. Antza, erasoaren egilea zela aitortu zien poliziei eta atxilotu egin zuten.

Halaber, erasoan erabilitako labana ere aurkitu zuten agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak Gurutzetako ospitalea Gazteak azken ordukoa