Gizartea -

SUMINDUAK

Hausnarketa egunean alderdibitasuna salatzeko bildu dira suminduak

Joan den ostegunean Kongresuan pintadak egiteagatik atxilotu zituzten lagunengatik protesta egin dute.

Suminduak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Suminduak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Suminduak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-15 mugimendua Madrileko Puerta del Solera itzuli da hausnarketa egunean eta hauteskunde eguna bitartean bertan egotea aurreikusi dute.

Gauerdian hasi da elkarretaratzea eta Espainaiko beste hainbat hiritara luzatu dute deialdia.

"Demokrazia deitzen diote, baina ez da", "ez, ez, ez gaituzte ordezkatzen" eta "greba orokor bat beharrezkoa da" oihukatu dute beste behin. Espainiako alderdibitasuna salatu nahi dute, eta "demokrazia herriarena" dela gogoratu dute.

Joan den ostegunean, Kongresuan pintadak egiteagatik atxilotu zituzten sei lagunengatik protesta ere egin dute suminduek.

Ez da lehen aldia Madrileko suminduek hausnarketa egun batean Puerta del Solen biltzen direla, izan ere, joan den maiatzaren 21ean, udal hauteskundeen aurreko egunean bertan akanpatu zuten eta M-15 mugimendua sortu zen.

11:00etatik aurrera hainbat ekimen egingo dituzte Solen. Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean, berriz, 19:00etarako egin dute deialdia, eta 18:00etarako, Gasteizen eta Iruñean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea