Gizartea -
Trafikoa
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan
07:45ean gertatu da ezbeharra, eta kolpearen ondorioz pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.
L.Z. | EiTB MEDIA
Hiru ibilgailuren arteko trafiko istripua izan da A-8 autobidean, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan.
Istripua 06:45ean gertatu da, 5 kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu, eta kolpearen ondorioz zauritu den pertsona bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Bi errei itxi dituzte, eta garabi bat bertaratu da ibilgailuak errepidetik kendu eta bidea garbitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea