Gizartea -

LURRIKARAK

4 gradutik gorako hainbat lurrikara izan dira Granadan

Asteburuan 4,4ko astindua izan ondoren, lurrak dar-dar egin du berriro Granada inguruan. Alkateak lasaitasun mezua zabaldu die herritarrei eta etxean egoteko eskatu.

Hainbat lurrikara izan dira bart Granadan eta herritarrak kalera atera dira. Argazkia: EFE
Hainbat lurrikara izan dira bart Granadan eta herritarrak kalera atera dira
4 gradutik gorako hainbat lurrikarak Granada astindu dute

1:26

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4 gradutik gorako indarra izan duten hainbat lurrikara sentitu dituzte bart Granadan, kalte materialak eragin zituen 4,4ko astindua izan eta hiru egunera.

4,3ko lurrikara 22:36an gertatu da eta, minutu batzuk geroago, 22:44an, 4,2ko beste bat. Biak ala biak lurrazalean gertatu dira, 0 kilometroko sakoneran, eta Granadan izan dute epizentroa. 22:54 aldera, ostera, 4ko beste astindu bat neurtu dute. Aurreko biak bezala, lurrazalean gertatu da.

Etxeratze agindua indarrean egon arren, bizilagun asko kalera atera dira lurrikara gehiago izango diren beldur.

Luis Salvador Granadako alkateak lasaitasun mezua zabaldu du eta etxetik ez irteteko eskatu die herritarrei.

Andaluziako Juntak Larrialdi Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du, arrisku sismikoa dagoelakoan.

Agintariek ez dute esan inor zauritu denik. Kalte materialei dagokienez, Granadako, Atarfeko eta Santa Feko etxebizitza batzuetan pitzadurak agertu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak 2024ko seismoak