Gizartea -
Gertakaria
Sute batek bi enpresa kiskali ditu Zamudion
Suhiltzaileek gauerdian lortu dute garrak kontrolatzea. Torrelarragoiti industriaguneko beste bi lantegik kalteak jasan dituzte.
Erredakzioa
Suhiltzaileek gauerdian lortu dute garrak kontrolatzea. Torrelarragoiti industriaguneko beste bi lantegik kalteak jasan dituzte.
Sute batek Zamudioko Torrelarragoiti industriaguneko bi enpresa erabat kiskali ditu eta beste bitan kalteak eragin ditu, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Garrak atzo arratsaldeko azken orduan piztu ziren, ez zen inor zauritu. Oraingoz ez dago argi sutea zerk eragin zuen.
Suhiltzaileek gaueko hamabiak aldera garrak kontrolpean hartzea lortu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea