Gizartea -

Ostiralean desagertu zen

15 urteko adingabe bat bilatzen ari dira Bilbon

Desagertuak gaztaina-koloreko ilea du sorbalda erdira arte, eta begi berde ilunak. Desagertu zen unean lumazko beroki beltz laburra, praka pirata beltzak eta zapatila zuriak zeramatzan.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko adingabe bat desagertu zen iragan ostiralean, urtarrilak 29, Bilbon, baina dagoeneko onik agertu da, VOST Euskadik Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.

Naiara Gonzalez Pardo desagertuak gaztaina-koloreko ilea du sorbalda erdira arte, eta begi berde ilunak.

Desagertu zen unean lumazko beroki beltz laburra, praka pirata beltzak eta zapatila zuriak zeramatzan. 

Gaztea non dagoen jakinez gero, 112 telefonora deitzea eskatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Gazteak gaur