Gizartea -

Nafarroa

Gizonezko baten aurkako ikerketa abiatu dute auto baten aurka talka egitea egotzita

16 auto-istripu izan dira asteburuan Iruñean, eta Udaltzaingoak hiru gidariren kontrako ikerketa abiatu du alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Iruñeko Udaltziaingoa. Argazkia: Artxiboa.
Iruñeko Udaltziangoa
Iruñeko Udaltziaingoa. Argazkia: Artxiboa.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 41 urteko gizon baten aurkako ikerketa abiatu du, motorretik erori ostean auto baten aurka talka egin ondoren. Gainera, odol litroko 0,75 miligramo alkohol atzeman dizkiote; beraz, hirukoiztu egin du gehienez ere baimendutako alkohol tasa (0,25).

Halaber, beste 15 trafiko-istripu izan dira asteburuan Iruñean, Udaltzaingoak Twitter sarean duen kontuan jakitera eman duenez.

Era berean, beste bi istriputan, beste bi gidariren kontrako ikerketa abiatu dute, horiek ere alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak