Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat hil da Bidarten karabanak su hartuta
Dirudienez, inguruko eraikin batean lan egiten zuten bi pertsona bizi ziren karabanan eta bart su hartu du.
Erredakzioa
Gizonezko bat hil da gaur goizaldean Bidarten (Lapurdi) lo egiten ari zela karabanak su hartuta, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Dirudienez, inguruko eraikin batean lan egiten zuten bi pertsona bizi ziren karabanan eta bart su hartu du.
Ondorioz, barruan zegoen gizonezkoetako bat hil egin da, larrialdi zerbitzuek ezin izan baitute ezer egin hura suspertzeko. Bestea, ordea, onik atera da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea