Gizartea -

AEBetan

'Homosexuala zelako' ikaskide bat hil izana aitortu du gazte batek

Haren homosexualitateak bultzatuta, institutuko ikaskide bat hil izana aitortu du AEBetako 17 urteko gazteak. Lehen epaiketa baliogabe utzi ostean, prozesua errepikatuko dutela iragarri du fiskalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brandon McInerney 17 urteko AEBetako mutikoak duela hiru urte Lawrence King institutuan "homosexuala izateagatik" ikaskide bat tirokatu izana aitortu du, CNN AEBetako telebista kateak jakitera eman duenez.

Joan den irailean epaile batek baliogabe utzi zuen epaiketa, mahaikideek ezin izan zutelako haren erruduntasuna edo errugabetasuna frogatu. Hori dela eta, epaiketa baliogabetu zuten. McInerneyren aitorpenaren ondorioz, Venturako fiskalak iragarri duenez, lehen mailako hilketa leporatuta, gaztea heldu gisa epaituko dute berriro.

Gaztea erruduntzat jotzen badute, litekeena da 50 urte eta behin betirako kartzelaldiaren arteko espetxe-zigorra ezartzea. Scott Wippert gaztearen abokatuak adierazi duenez, "ebazpena zuzena izango da, epaiketan ikusitako frogak kontuan hartuta".

McInerneyk 14 urte zituen Kaliforniako Oxnarden kokatutako institutura arma bat eraman zuenean. Informatikako laborategian ingeleseko idazlan bat idazten zeudela, arma atera eta biktimaren burua birritan tirokatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea