Gizartea -
Sutea, kontrolpean
Kalte larriak egin ditu suak Pepsiren Tafallako lantegian
Sua lantegiko teilatuan piztu da, soldatze lanetan ari zirela. Antza denez, txinparta batek eraikineko material isolatzaileak sua hartzea eragin du.
Erredakzioa
Suhiltzaileek Pepsiren Tafallako lantegian gaur goizean piztutako sutea itzali dute. Suak kalte larriak egin ditu lantegian eta ondoko beste batean.
Tafallako Udaltzaingoak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, sutea 12:30ean piztu da lantegiko teilatuan. Antza denez, txinparta batek eraikineko material isolatzaileak sua hartzea eragin du.
Material isolatzailetik ketza beltz handia irten da eta lantegia hustu behar izan dute; halaber, zirkulazioa eten egin behar izan dute lantegiaren inguruan, Tafallako Abaco industrialdean.
Lantegian 60 pertsonak lan egiten dute; 20 zeuden goizeko txandan, baina arazorik gabe irten dira.