Gizartea -

Medikuen Kolegioa

Autoan erretzea debekatu nahi dute medikuek

Autoaren barruan haurrak dauden kasuetan behintzat erretzea debekatuta egotea proposatu diote Gobernu berriari.

Erretzaile bat, autoan. Argazkia: EITB
Erretzaile bat, autoan.
Kotxean erretzea debekatzea eskatu dute medikuek

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Medikuen Kolegioak dio urtarriletik indarrean dagoen tabakoaren kontrako legea "hobetu" daitekeela, eta horren harira, autoaren barruan haurrak dauden kasuetan behintzat erretzea debekatuta egotea proposatu diote Gobernu berriari.

Horixe proposatu berri du Juan Jose Rodriguez Sendin erakundearen presidenteak Europa Pressek egin dion elkarrizketa batean. Britainia Handiko Medikuen Elkarteak egindako eskaria babestu dute horrela, izan ere, David Cameron presidenteari autoetan erretzeko debekua indarrean jartzea eskatu zion tabakoak osasunari egiten dion kalte larriagatik.

"Gurasoek haurrekiko izan behar dituzten betebeharrak falta dira legean", adierazi du Rodriguez Sendinek. Haren ustez, gaitzesgarria da haurrekin erretzen duten gurasoei zigorrik ez jartzea eta gurasoek seme edo alabari belarritik tira egiten diotenean tratu-txarrengatik zigortzea.

"Oso larria da itxita dagoen auto batean, oso espazio txiki batean, haur bat doanean gurasoek erretzea eta horren kontra ezin jardutea", gaineratu du.

Rodriguez Sendinek gogorarazi du legea egin zenean ere proposatu zutela debeku hori, baina azkenean "ez ziren debekua legean sartzera ausartu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea