Gizartea -

Errepideetako ezbehar-kopurua

55 lagun hil dira 2011an Euskadin izandako trafiko-istripuetan

Herrizaingo Sailak zabaldutako datuen arabera, 2010ekin alderatuta, lau hildako gutxiago eman dira aurten. Halaber, hirietan izandako hildako kopuruak ere behera egin du: zortzi gutxiago.

2010ekin alderatuta, lau hildako gutxiago eman dira aurten. Argazkia: EITB
2010ekin alderatuta, lau hildako gutxiago eman dira aurten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 55 lagun hil dira gurean 2011ko urtarriletik hona Euskadin izan diren trafiko-istripuetan. 2010ekin alderatuta, lau hildako gutxiago izan dira (urte horretan hildakoak eragin zituen 48 istripu jazo ziren).

Asteazken honetan Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, hildako kopuruaren beherakada eman da, aurreko urtearekin alderatuta, bi istripu gehiago eman badira ere.

Rodolfo Ares buru den Sailak zabaldutako datuen arabera, "nobedade azpimagarriena, hirietan emandako hildako kopuruen beherakada da" (2010ean zortzi hildako gehiago eman baitziren).

Halaber, gazteei dagokienez, hiru hildakok 14 urte baino gutxiago zituzten eta sei, 14 eta 24 urte bitarteko tartean zeuden. 2010eko urtearekin alderatuta, bost gazte gutxiago izan dira.

Trafiko-istripuen arriskuen gainean ikasleei ohartarazteko, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak programa bat du martxan 2008tik Euskadiko hainbat tokitan. Suhiltzaileek, poliziek eta biktimek ikuskizunean parte hartzen dute. Gau osoan jaian eman ostean, trafiko-istripu larri bat izaten duen gazte baten istorioa du hizpide antzezpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea