Gizartea -

2010ko txostena

Argitalpen zientifiko gehien dituen erkidegoetan zazpigarrena da EAE

Aurreko urteko datuekin alderatuta, ekoizpen zientifikoa % 8 igo zen 2010ean: 2.980 argitalpen egin zituzten eta ikertzaile-kopurua % 6,6 hazi zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argitalpen zientifiko gehien aurkeztu dituzten Estatuko erkidegoen sailkapenean zazpigarren da Euskadi, eta % 8 hazi da, 2009ko datuekin alderatuz. Per capita errenta handiena duen Estatuko lurraldea izanik, "dagokiona eta espero daitekeena baino atzerago" dagoela nabarmendu dute.

Hori azpimarratu du Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur egindako prentsaurreko batean. Horretan, zientzia eta ikerketaren inguruko 2010eko txostena aurkeztu du Ikerboostek, Ikerbasqueren Euskal Zientzia eta Teknologia Behatokiak.

Celaaren ustez, Euskadik “larregi galdu du denbora arlo honetan”, eta Estatu mailako lehiaketetan esparru horretarako errekurtsoak galtzea eragin du horrek. Dena dela, materia horretan galdutakoa errekuperatzen ari garela eta eurogunerako adierazleetara

Ondorioz, lanean dauden ehun biztanletik 1,1 ikertzaileak dira, Europar Batasuneko batez bestekotik (% 1,15) oso hurbil. Dena dela, Celaak gaineratu duenez, arlo horretan aurreratuago dauden herrialdeetatik oso urrun gaude oraindik; Finlandiak eta Japoniak, esaterako, % 2,1 eta % 1,5ko indizeak dituzte, hurrenez hurren.

Ikertzaileen % 60k ikerketa edo teknologia zentroetan edo enpresetan egiten dute lan, % 30ek unibertsitatean eta gainerakoek beste gune publiko batzuetan. Banaka, Euskal Herriko Unibertsitatea da eragile zientifiko nagusia, ospitaleen aurretik.

Ikertzaileen profilari dagokionez, % 66 gizonezkozkoak dira, eta azken urte hauetan datu hori ez da aldatu, nahiz eta azkenaldian Ikerbasquek emakumeen eskari gehiago jaso dituen.

Azken lau urteetan Ikerbasquek bildu dituen ikertzaileen profilari dagokionez, 46 urte izan ohi dituzte batez beste, izen handiko unibertsitate batean doktoratutakoak dira eta 15 urteko ikertzaile esperientzia dute.

Argitalpen zientifiko gehien aurkeztu dituzten Estatuko erkidegoen sailkapenean zazpigarren da Euskadi, eta % 8 hazi da, 2009ko datuekin alderatuz. Per capita errenta handiena duen Estatuko lurraldea izanik, "dagokiona eta espero daitekeena baino atzerago" dagoela nabarmendu dute.Hori azpimarratu du Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak gaur egindako prentsaurreko batean. Horretan, zientzia eta ikerketaren inguruko 2010eko txostena aurkeztu du Ikerboostek, Ikerbasqueren Euskal Zientzia eta Teknologia Behatokiak.Celaaren ustez, Euskadik “larregi galdu du denbora arlo honetan”, eta Estatu mailako lehiaketetan esparru horretarako errekurtsoak galtzea eragin du horrek. Dena dela, materia horretan galdutakoa errekuperatzen ari garela eta eurogunerako adierazleetara Normal 0 21 Ondorioz, lanean dauden ehun biztanletik 1,1 ikertzaileak dira, Europar Batasuneko batez bestekotik (% 1,15) oso hurbil. Dena dela, Celaak gaineratu duenez, arlo horretan aurreratuago dauden herrialdeetatik oso urrun gaude oraindik; Finlandiak eta Japoniak, esaterako, % 2,1 eta % 1,5ko indizeak dituzte, hurrenez hurren.Ikertzaileen % 60k ikerketa edo teknologia zentroetan edo enpresetan egiten dute lan, % 30ek unibertsitatean eta gainerakoek beste gune publiko batzuetan. Banaka, Euskal Herriko Unibertsitatea da eragile zientifiko nagusia, ospitaleen aurretik.Ikertzaileen profilari dagokionez, % 66 gizonezkozkoak dira, eta azken urte hauetan datu hori ez da aldatu, nahiz eta azkenaldian Ikerbasquek emakumeen eskari gehiago jaso dituen.Azken lau urteetan Ikerbasquek bildu dituen ikertzaileen profilari dagokionez, 46 urte izan ohi dituzte batez beste, izen handiko unibertsitate batean doktoratutakoak dira eta 15 urteko ikertzaile esperientzia dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea