Gizartea -

Forbesen zerrenda

Apaizena, 'munduko lanbiderik pozgarriena'

Hezkuntza bereziko irakasleek, gainerako irakasleek, artistek -eskultoreak eta margolariak-, psikologoek, salmenta agenteek eta ingeniariek osatzen dute zerrenda.

Monakoko apaiza. Efe
Monakoko apaiza. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apaizena munduko enplegurik "pozgarriena" dela ondorioztatu dute Chicagoko Unibertsitateko Ikerketa Erakunde Nazionalak eta Forbes aldizkariak kaleratu duten ikerketa batean parte hartu dutenek.

10 lanposturik "pozgarrienen" zerrendan suhiltzaileena dago, apaizenaren ostean; enplegu horretan jarduten duen langileen % 80k "oso pozik" daudela esan dute, lanean "jendeari laguntzen" diotelako.

Hirugarren postuan fisioterapeuta lana dago, "interakzio soziala" ahalbidetzea laguntzen baitu, haien esanetan, eta hurrengo postuan idazle lanbidea dago; izan ere, ikerketak dioenez, ondo ordaindua ez egon arren, "autonomia" ematen du eta "zoriontasunera" eramaten zaitu.

Hezkuntza bereziko irakasleek, gainerako irakasleek, artistek -eskultoreak eta margolariak-, psikologoek, salmenta agenteek eta ingeniariek osatzen dute zerrenda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea