Gizartea -

IRAGARPEN METEOROLOGIKOA

Abisu horia ezarri dute Bizkaian, euriteengatik

15:00ak arte egongo da indarrean abisua. Litekeena da metro koadroko 40-60 litro pilatzea.

Bizkaiko mendebaldean egin dezake euri gehien. Argazkia: EFE
Bizkaiko mendebaldean egin dezake euri gehien.
Bizkaiko mendebaldean egin dezake euri gehien. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du larunbat honetarako, Bizkaian, euriteengatik. 03:00etan sartu da abisua indarrean eta 15:00ak iraungo du.

Aurreikuspenen arabera, lurralde horretako zenbait puntutan metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke ordubetean, batez ere mendebaldean. Eta abisu hori dagoen denbora tartean, metro koadroko 40-60 litro pilatu daitezeke.

Goizak aurrera egin ahala, ekialdera egingo du ekaitzak eta Gipuzkoara iritsiko da. Bertan, metro koadroko 20-40 litro bota ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak