Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Zorroztu egin dituzte gutxieneko errenta jasotzeko baldintzak

Hemendik aurrera, hartzaileek laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute lan eskaintza "egoki" bat errefusatzen badute.

Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburua, gaurko saioan. EFE
Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburua, gaurko saioan. EFE
Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburua, gaurko saioan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak zorroztu egin ditu gaur Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzak.

Hemendik aurrera, hartzaileek laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute lan eskaintza "egoki" bat errefusatzen badute. Orain arte, hiru errefusatzeko aukera zuten.

Halaber, orain arte urte batez erroldatuta egotea eskatzen zuten. Orain, baina, horrez gain bost urteko lan bizitza izatea ere gaineratu dute. Hori izan ezean, hiru urtez erroldatuta egotea eskatuko dute.

PSEk eta PPk alde bozkatuta onartu dute erreforma. Aralarrek, EAk eta EBk aurka bozkatu dute, eta EAJ eta UPyD abstenitu egin dira. Jeltzaleek, gainera, ez dute jarrera zehaztu erreformaren kontu polemikoenen aurrean.

Erreforma urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta horrekin batera, laguntza jaso dutenen egoera hiru hilabetean behin berrikusteko zerbitzua ere abiatuko dute. Laguntza jasotzeko baldintzak betetzeari uzten dieten egiaztatzea da helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea