Gizartea -

19 eta 27 urte artekoak

Kilo bat marihuana eta 8 pertsona atzeman dituzte Ondarroan

Atxilotuetako bostek kilo bat marihuana lapurtu zieten beste hirurei. Aurrekari polizialak dituzte denek, eta epailearen aurrera eramango dituzte.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira zortzi pertsona atxilotu zituzten asteazken gauean Ondarroan. Herrizaingo Sailaren arabera, horietako bostek kilo bat marihuana lapurtu zieten beste hirurei, eta hauek 3.000 euro lapurtu zizkietela esan zioten inguruetatik pasatu zen Ertzaintzaren patruila bati.

Asteazkenean, 21:40 aldera, hiru pertsonak Ondarroako alde zaharrean zaintza lanetan zebilen Ertzaintzaren patruila bat gelditu zuten eta 3.000 euro lapurtu zizkietela adierazi zieten agenteei. Haien arabera, lapurreta kotxe baten barruan zihoazenean gertatu zen, eta horren ostean furgoneta zuri batean alde egin zuten.

Agenteek ibilgailu susmagarria bilatzeari ekin zioten Ondarroako Polizia-etxeko beste hainbat agenteren laguntzarekin. 22:00etan BI-633 errepidean, Trabakua mendatean, Ford Transit bat geldiarazi, bost bidaiariak identifikatu eta atxilotu egin zituzten, indarkeriaz lapurreta egin izana egotzita.

Kilo bat marihuana

Furgoneta ikuskatzen ari zirela, kilo bat marihuana zuen plastikozko poltsa bat aurkitu zuten. Hori dela eta, lapurretaz gain, estupefazienteekin trafikatzea egotzi zieten.

Bitartean, Ondarroan gertatutako ustezko lapurretaren biktimak Ertzain-etxean salaketa jartzen ari zirenean, eta Trabakuan geldiarazi zuten ibilgailuaren barruan aurkitutako ebidentzien aurrean, horiek ere atxilotzea erabaki zuten, horiei benetan lapurtutakoa, 3.000 euro baino, marihuana zelakoan.

 Atxilotutako zortzi lagunak epailearen aurrera eramango dituzte eginbideak betetakoan. Aurrekariak dituzte guztiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea