Gizartea -

Bizkaia

Klub baten eraikinaren kontra tiro egiteagatik atxilotuta, Muskizen

Atxilotuak, 50 urtekoak, klub baten kontra tiro egin du pistola batekin, armak izateko baimenik eduki gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean gau-klub baten erakinaren kontra hiru tiro botatzeagatik, ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio. Gertaera Muskizen izan da eta ez zuen armak izateko baimenik.

Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez, 00:45ak aldera pertsona batek Ertzaintzara deitu du salatzeko gizon batek hiru tiro bota dituela aipatutako klubaren kanpoaldean eta momentu horretan barruan zegoela.

Agenteak barrualdera sartu eta tiroen ustezko egilea atxilotu dute, zortzi balako pistola bat gerrian zeukala.

Poliziek klubaren kanpoaldean egindako ikerketan hainbat bala-zorro topatu dituzte eta baieztatu ahal izan dute klubaren eraikinak hiru bala zulo zituela.

Hori ikusita atxilo eraman du Ertzaintzak ustezko egilea; zeinek bederatzi atxiloketa izan dituen aurretik lapurretan ibili eta droga-trafikoa egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea