Gizartea -
KORONABIRUSA
Kale-edanean ari ziren 93 pertsona identifikatu dituzte Deustun
Ertzaintzak alkohola edaten ari zen gazte talde bat desegin du Ugasko Bideko kirol instalazio ireki batean, ikasle egoitza batetik gertu.
EITB MEDIA
Bilboko Deustu auzoan kale-edanean ari ziren 93 pertsona identifikatu ditu bart Ertzaintzak. Kalean alkohola edateko pertsona talde handi bat elkartu da Ugasko Bideko kirol instalazio ireki batean, ikasle egoitza batetik gertu.
Abisua jasotakoan, 21:00ak aldera, ertzainak bertaratu egin dira. Botilak eta edalontziak aurkitu dituzte lurrean.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, kale-edanean ari zirenak identifikatu eta zigorra ezartzeko proposatu dituzte, koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko ezarrita dauden osasun neurriak ez betetzeagatik.
Asteburu honetan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek kontrolak egingo dituzte murrizketak bete daitezen. Iragan asteburuan soilik, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 1.900 zigor proposamen egin zituzten.