Gizartea -
SEXU-JAZARPENA
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, emakume bat gona azpitik grabatzeagatik
Herriko merkataritza-gune bateko segurtasun-langileek Foruzaingoa deitu zioten gertatzen ari zenaz ohartarazi ziotenean.
EITB MEDIA
Intimitatearen aurkako delitu bat egotzi diote 35 urteko gizon bati, Tuterako merkataritza-gune batean emakume bat gona azpitik grabatzen harrapatu ostean.
Gizon bat mugikorrarekin emakume baten gonaren azpitik filmatzen ari zela ikusi zutenean, merkataritza-guneko segurtasun-langileek Foruzaingoari deitu zioten.
Irudiak egiaztatu ondoren, eta biktimak salaketa jartzeko asmoa zuela ikusita, foruzainek gizona atxilotu, eta polizia egoitzara eraman zuten, atestatua bukatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea