Gizartea -

Ez da baimen batetik itzuli

Kartzelatik ihes egin du Caja Alcoy-ko zuzendari ohi batek

Jesús Lidiano Llopis, Alcoy Kutxako sukurtsal bateko zuzendari ohia iruzurragatik zegoen kondenatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alcoy Kutxa (Alacant) zeneko zuzendarietako batek Villenako espetxetik ihes egin du eta segurtasun indarrak bere bila daude une honetan, ez baita kartzelak emandako baimen batetik itzuli.

Jesús Lidiano Llopis da ihesi joan den gizona, sukurtsal bateko zuzendaria eta banketxeko zuzendari orokorraren semea (Jesús Llopis Ferrer).

2009ko maiatzean, Auzitegi Gorenak bi urte, 9 hilabete eta 29 eguneko espetxe zigorra ezarri zion, zigortzeko moduko kaudimengabeziagatik. Hilabete batzuk besterik ez zitzaizkion gelditzen zigor osoa betetzeko.

Baimen baten ostean, lehengo asteburuan itzuli behar zuen kondenatuak kartzelara, baina ez dakite non dagoen. Segurtasun indarrak bilaketa lanetan daude, baina oraindik ez dute aurkitu.

Caja Alcoy-ren iruzurrezko porrotak 1.500 bezero inguru kaltetu zituen eta zenbatekoa 3,7 milioi eurora iritsi zen. Kutxako administrazio organuek krisia eragin zuten ekintzak egin zituztela frogatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea