Gizartea -

Trafiko istripua

Motor gidari bat hil da Irunen, farola bat jota

15:40ean gertatu da istripua, biribilgune batean, Lentxunborro etorbidean. Motor gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta farola bat jo du.

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko motor gidari bat hil da igande honetan Irunen (Gipuzkoa), farola bat jota, Udal iturriek jakitera eman dutenez.

15:40ean gertatu da istripua, biribilgune batean, Lentxunborro etorbidean. Motor gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta farola bat jo du.

Bestalde, Gipuzkoan baita ere, kamioilari bat zauritu da arratsaldean, AP-15 autobidean, Hernani parean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua irauli egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak