Gizartea -

Gainontzeko laurak, aske

Portugaleteko hilketaren ustezko erruduna kartzelara bidali dute

47 urteko txinatar herkidea sastadaz hiltzea leporatu diote. Gertaera Portugaleteko etxebizitza batean jazo zen, ostiralean, 01:00ak aldera.

Ertzainak materialez betetako kutxak atera zituen hilketa gertatu zen etxetik. Argazkia: Efe.
Ertzainak materialez betetako kutxak atera zituen hilketa gertatu zen etxetik. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleten hildako hiritar txinatarraren ustezko hiltzailea Basauriko kartzelan sartu du Barakaldoko guardiako epaileak.

Herrizaingo Sailak Efe albiste agentziari aditzera eman dionez, ustezko hiltzailea eta berarekin batera hilketa gertatu zen etxebizitzan bizi ziren beste lau atxilotuak epailearen esku geratu dira Larunbat goizean.

Arratsaldean, epaileak ustezko hiltzailea kartzelara bidali du eta beste laurak aske utzi ditu, iturri berberen arabera.

Ostiralean, Ertzaintzak bost pertsona horiek 47 urteko txinatarra sastatu eta hiltzeagatik atxilotu zituen. Gertaera ostiraleko 01:00ak aldera izan zen, Portugaleteko hiriguneko Abaro etorbidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea