Gizartea -

Bideojoko batean

Magnetori Espainiako Erregearen uniformea eramatea debekatu nahi diote

Magneto 'X Men'eko gaizkileak Erregearen uniformea jantzen duen bigarren aldia da. 2005ean, Marveleko komiki batean agertu zen Juan Carlosen argazki ofizial batean oinarritutako itxurarekin.

Magneto eta Juan Carlos Erregearen irudiak. Muntaia: Foro3d.com
Magneto eta Juan Carlos Erregearen irudiak. Muntaia: Foro3d.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege-etxeko zerbitzu juridikoek Juan Carlos Erregearen uniformea Ultimate Marvel vs Capcom 3 bideo-jokoan ez agertzeko eskatzea aztertzen ari dira, Zarzuelako Jauregiko bozeramaile batek aditzera emandakoaren arabera. Uniforme hori ez da dendetan banatutako kopietan agertzen, Internetetik jaisteko bertsioan agertzen da soilik.

Bideo-jokoa Capcom empresa japoniarrak egin du eta erabiltzaileari Magneto (X Men komikiko gaizkilea) hainbat uniformerekin janzteko aukera ematen dio. Jantzietako bat Juan Carlos erregearen uniforme baten kopia da, Armaden Kapitain Nagusiaren uniformearena, hain zuzen.

Jokoa iragan azaroaren 18an atera zuten Xbox360 eta PlayStation3rako. Jantzia ez da dendetan banatutako bertsioan agertzen baina bai Capcomek abenduaren 20tik aurrera Internetetik jaisteko aterako duen bertsioan.

Ondorioz, Zarzuelako zerbitzu juridikoak Espainiako enpresa banatzaileari, Koch Mediari, Erregearen irudiaren, eta Espainiako Armadaren uniforme baten, "erabilera okerra" ez egitea eskatzea aztertzen ari da. Irudi horrek, gainera Magnetoren irudia egiteko oinarritzat hartutako Erregearen argazkiaren egile-eskubideak urratu litzake, argazkiak 'copyright'a baitauka, Errege-etxearen arabera.

Bestalde, Koch Mediako iturrien arabera, bideo-jokoa egin dutenek ez dute uniformea Juan Carlos Erregeari erreferentzia egiten dionik aipatu.

Ez da lehen aldia

Magneto gaiztoak Juan Carlos erregearen uniformea janzten duen bigarrian aldia da. 2005ean, Marvelen komiki batean agertu zen Juan Carlosen argazki ofizial batean oinarritutako itxurarekin.

The Pulse: House of M Special komikian, Magnetok Juan Carlos Erregearen argazki ofizial baten janzkera, jarrera eta atzealdea imitatzen zituen.

Momentu hartan, Errege-etxeak protesta egin zuen eta Marvelek barkamena eskatu zuen, komikia ABEetan eta Espainian banatzea galaraziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea