Gizartea -

ISTRIPUA

Aulestiko EAJko zinegotzi bat hil da Elgoibarren, motor istripu batean

Aitor Esteban Artaetxebarria (30 urte) da hildakoa. Azkarate mendatean jazo da ezbeharra.

Ezbeharra Elgoibarren
Ezbeharra Elgoibarren
Ezbeharra Elgoibarren

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban Artaetxebarria Aulestiko (Bizkaia) Udaleko EAJko zinegotzia -30 urte- hil da motor istripu batean, Elgoibarren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, ezbeharra 08:50ean jazo da, Azkarate mendatean, Azkoitirako noranzkoan. Ordu horretan, gazteak gidatzen zuen motorra errepidetik atera da, eta gidaria bertan hil da, kolpeak eragindako zaurien ondorioz.

Istripuan ez da beste ibilgailurik tartean izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Gipuzkoa Elgoibar argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Azkoitia bideoak Gaurko azken orduko albistea Errepideko istripuetan zauritutakoak Lea-Artibai gaur