Gizartea -
NAFARROA
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, adin txikiko semea jotzea egotzita
Mutikoak esan du ez dela lehen aldia, eta erasoa salatu du Foruzaingoaren aurrean.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Nafarroan, Tuterako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo adin txikiko semeari erasotzea egotzita. Etxeko indarkeria delitua leporatu diote.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 10:00ak aldera gertatu zen erasoa. Mutikoaren testigantzaren arabera, aurretik ere jo du inoiz, eta salaketa jarri du Foruzaingoaren aurrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea