Gizartea -
'STOP accidentesen' bilkura
Trafiko istripuetako biktimen nazioarteko oroimen eguna
Mundu osoan egunero 3.500 pertsona hiltzen dira trafiko istripuetan eta beste 100.000 zauritzen dira Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) dauten arabera.
Erredakzioa
Trafiko istripuetan hildakoen nazioarteko oroimen eguna ospatzen da. Gasteizen "Seguru Baitez!" lelopean bildu dira mugikortasun ohitura seguruen aldeko hausnarketa egiteko.
Helburua, istripuetako biktimak oroitu eta horrelako gertakarien ondorioz, biktimen familiak jasaten duten egoera zailaren aitorpena da.
Errepideko istripuek urtero milioi bat lagun baino gehiagoren heriotza eragiten dute eta 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, heriotza kausa nagusia da. 2010 urtean euskal errepideetan 67 lagun hil ziren.
Egunero, mundu osoan zehar 3.500 lagun hil eta beste 100.000 zauritzen dira errepideetan. Urtero 1,3 milioi pertsona inguru hiltzen dira Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera.
Espainian, bide-segurtasuneko plan estrategikoaren helburua trafiko istripuetan hildakoen kopurua % 40 murriztea da 2020 urterako. Milioi bat biztanletik 59 lagun hiltzen dira egun, eta helburua kopurua 37ra jaistea da.