Gizartea -
Istripua
Kamioilari bat hil da A-15 autobidean, Villabonan
Ibilgailua irauli egin da A-15 autobidean. Kamioiak zeraman karga errepidera eta trenbidera erori eta biak itxi behar izan dituzte. Autobidea 18:00etan ireki dute eta trenbidea, aldiz, 21:00etan.
Erredakzioa
Kamioilari bat hil da goizean, A-15 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Ezbeharra 11:50ean gertatu da Ertzaintzak jakitera eman duenez eta oraindik ikertzen ari dira istripua nola gertatu den.
Kamioia irauli egin da eta gidaria barruan atera ezinik gelditu da. Bertara, Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietarako zerbitzuak joan dira, baina jada kamioilaria hilik zegoen. Donostiako auzitegi-medikuntzako institutura eramango dute gorpua autopsia egiteko.
Istripuan kamioiak zeraman karga errepidera erori da. A-15eko Andoaineko sarrera itxita izan da baina arratsalderako berriro ireki dute. Gainera, tren zerbitzua ere gelditu egin dute, trenbidera ere kargaren zati bat erori baita. Trenenen joan-etorria 21:00etan berrezarri dute.