Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emaztea hil eta Poliziari abisua eman dio gizon batek Terrassan
Dagoeneko 55 emakume hil dira aurten Espainian indarkeria matxista dela eta.
Erredakzioa
Gizon batek ustez emaztea hil du Terrasan (Bartzelona) eta Poliziari abisua eman dio. Goizeko 09.00ak aldera jaso dute abisua Mossos d'Esquadrak. Gizonak etxean izandako liskar baten ondorioz emaztea hil duela esan die.
Polizia etxebizitzara joan eta emaztea hilik aurkitu dute. Liskar baten ondorioz, arma zuri batekin hil duela esan du.
Francisco V.B., 41 urteko gizonezkoa, espainiarra, atxilotuta dago jada erahilketa delitua egotzita eta datozen orduetan epailearen aurretik pasako da.
55 emakume hil dira aurten Espainian indarkeria matxistagatik. Emakume hauen gehiengoa (% 66,7) espainiarrak ziren eta % 33,3 atzerritarrak. Erdiak gainera oso gazteak ziren: hildakoen emakumeetatik 30 ez ziren 41 urtera iristen, eta horietatik 16 ezta 30 urtera ere.