Gizartea -
12:55ean
Bi urteko haurtxoa hil da Gazon, Torrelavegan, tren batek harrapatuta
Haurra aitonarekin paseoan zebilen eta eskutik askatu egin zaio txakur baten atzetik joateko. Aitona gerateraren lekutik 150 metrora dagoen ijitoen karabana talde batean bizi da.
Erredakzioa
Bi urteko haurra hil egin da igande honetan Ganzon, Torrelavegan, Feveko tren batek harrapatuta, Poliziako eta osasun zerbitzuetako iturriek aditzera emandakoaren arabera.
Gertaera 12:55ean izan da, hesirik gabeko trenbide-pasabide batean, gasolindegiko pasabidea izenaz ezaguna. Ezbeharraren momentuan, tren bat igaro da bertatik, Torrelavegatik San Miguel Zubira zihoana, hain zuzen.
Haurra aitonarekin paseoan zebilen eta eskutik askatu egin zaio txakur baten atzetik joateko. Aitona gerateraren lekutik 150 metrora dagoen ijitoen karabana talde batean bizi da.
24 hilabeteko haurra Sierrallana Ospitaleko zerbitzuek hartatu dute eta suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Trafikoa, 15 minutuz etenda
Gertaera jazo ondoren, trenen joan-etorria eten egin dute 15 minututan. 13:10etarako berriro martxan zegoen.
Trenbide-pasabide hori B mailakoa da, hau da, seinale akustiko eta argiduna dauka, Feveren arabera.