Gizartea -

Gertakaria

Hondarribiko kala batean desagertutako gizon baten bila ari dira

Fraideen hondartzan ari dira asteartean desagertutako gizonaren bila, haren familiak desagerpena salatu baitu.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Irungo 65 eta 70 urte arteko gizonezko baten bila ari da Hondarribiko (Gipuzkoa) Fraideen hondartzan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gizonaren familiak salaketa jarri zuen asteartean. Ondoren, Ertzaintzak jakin du gizona Hondarribiko Fraideen hondartzatik paseatzen ari zela.

Bilaketa lanetan Ertzaintzaren helikopteroa, mendiko eta itsasoko zaintza eta erreskate unitateak eta Irungo Udaltzaingoa ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak 112 SOS Deiak