Gizartea -
'Mandazain' gisa
Kokaina eramateko haurtxoak erabiltzen zituen talde bat desegin dute
Gaizkileek umeak eta haurtxoak erabiltzen zituzten, "mandazain" gisa, Hego Amerikatik Europako hainbat herrialdetara droga eramateko. Guztira, 20 lagun atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak, Belgikako eta Holandako Poliziek lagunduta, Europako aireportuetan droga sartzeko umeak eta haurtxoak "mandazain" gisa erabiltzen zituen gaizkile talde bat desegin du. Halaber, 20 lagun atxilotu dituzte (16, Espainian; 2, Belgikan; eta beste 2, Holandan) eta 11 kilo kokaina klohidrato atzeman dizkiete.
Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "mandazainek" Hego Amerikatik 1 eta 5 kilo arteko drogarekin bidaiatzen zuten, eta umeak eta haurtxoak erabiltzen zituzten aireportuetan susmorik ez pizteko eta droga haur-oihalen artean ezkutatzeko.
"Mandazainen" eta hondo bikoitzeko maleten bidez Europan droga sartzen ari zen gaizkile talde bat aurkitu ostean, abian jarri zuten operazioa. Lehen ikerketen arabera, Zaragozarekin erlazionatutako hainbat herritarren berri izan zuten eta, hauei esker, Hego Amerikatik Holandako Schipholeko aireporturaino droga eramateko garraioa antolatu zutela aurkitu zuten.
Ikerketaren amaieran eta adingabe bat erabilita drogaren garraioa egiten zeudela, bi gaizkile bete-betean atxilotu zituzten Espainian. Ondoren, beste bost lagun atxilotu zituzten eta droga kilo bat, harekin nahasteko gaia eta egiteko tresnak atzeman zizkieten.