Gizartea -

Nafarroa

19 urteko mutil bat inputatu dute Antsoainen, internet bidez iruzur egitea egotzita

Ustezko iruzurgilea bigarren eskuko produktuak salerosteko webgune batan aritzen zen, eta seinale bat eskatzen zuen inoiz ematen ez zuen produktu baten truke.

EiTBko artxiboko irudia.
Guardia Zibila
EiTBko artxiboko irudia.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak Antsoainen (Nafarroa) bizi den 19 urteko mutil bat inputatu du, internet bidez iruzur-delitu jarraitua egin izana egotzita. Poliziak ustezko iruzurgile horren 19 biktima aurkitu ditu osotara, Estatuko hainbat puntutan.

Ikerketa Iruñeko Polizia Nazionalaren aurrean jarritako salaketa baten berri izan ostean abiatu zuten. Irurtzunen (Nafarroa) bizi zen pertsona batek bideo-kontsola bat erosi zuen bigarren eskuko produktuak salerosten diren webgune batean. Saltzaileak eta erosleak diru-kopuru bat adostu zuten seinale gisa. Erosleak aurreratu egin zuen diru hori, baina ez zuen sekula bideo-kontsola jaso.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, agenteek ikerketa abiatu, eta ustezko iruzurgilea identifikatu zuten.

Guardia Zibilak gazte horren iruzurra jasan omen duten 18 biktima gehiago aurkitu ditu Madrilen, Gipuzkoan, Errioxan eta Nafarroan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gipuzkoa Nafarroa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Internet Antsoain Lapurretak Errioxa