Gizartea -

Trafiko-istripua

Bi pertsona hil dira ibilgailuarekin Lodosako kanalera erorita, Castejondik gertu

Ibilgailua Alfaron erori da uretara. Castejongo (Nafarroa) herritar bat eta emakume errioxar bat dira hildakoak.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira gaur ibilgailuarekin Lodosako kanalera erorita, Alfaron (Errioxa), N-113 errepidean, Castejondik (Nafarroa) gertu.

Hildakoak Castejongo 76 urteko gizonezko bat eta Badarango (Errioxa) 62 urteko emakume bat dira hildakoak.

Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 17:30 aldera izan dute istripuaren berri. Dirudienez, Alfaron izan da ezbeharra, N-113 errepidean, eta ibilgailua errepide paralelo batetik behera erori da Lodosako kanalera.

Suhiltzaileek 19:20 aldera atera dituzte gorpuak uretatik, uraren maila jaitsi denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Errioxa