Gizartea -

Mehatxuak sarean

Kirol kazetari bati mehatxu egiteagatik 'tuitero' bat atxilotu dute

Cuatro eta COPE irrati kateko Juanma Castaño kazetaria izan da mehatxatutakoa. Poliziak ohartarazi du mehatxu larriak "legeak gertutik jarraitzen dituen delituak" direla.

Juanma Castaño kazetaria
Juanma Castaño kazetaria
Juanma Castaño kazetaria

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak "tuitero" bat atxilotu eta beste hiru inputatu dituela esan du Twitter sare sozialean kirol kazetari bati mehatxuak egiteagatik.

Ikerketako iturriek esan dutenez, Cuatro eta COPE irrati kateko Juanma Castaño kazetaria da mehatxatutakoa.

Ikertzaileen ustez, lau "tuiteroak" lagunak dira eta ados jarri ziren biktimari "beldurra sartzeko". Eurentzat "dibertitzeko modua izan da" kirol kazetariari gorrotoa baitiote.

"Hasi zure hilkutxa prestatzen, zure eta zure ingurukoen bila noa" eta "Geroz eta gutxiago falta zaizu" izan ziren mehatxuetako batzuk. Atxilotua eta beste hiru inputatuak Madrilen bizi dira, eta Poliziaren Ikerketa Teknologikoen Taldeak sarean egindako miaketari esker identifikatu dituzte.

Kazetariak ere tuit bat erabili zuen Poliziari mehatxu horien berri emateko. "Espainiako Twitterreko arduradunen bat badago edo Poliziak nolabait sarea kontrolatzen badu, profil hau ikertzeko eskatu nahi diot", jarri zuen bertan.

Poliziak sare sozial horretan bertan esan du "tuiteroa" atxilotu dutela eta gainera, mehatxu larriak "Legeak zorrotz jarraitzen dituen delituak direla" ohartarazi du.

Azaroaren 16an Poliziak beste "tuitero" bat atxilotu zuen, Marbellan (Malaga), Eva Hache umoristak sare horren bidez mehatxuak jaso ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea