Gizartea -
Osasuna
Dirudunak aseguru pribatua izatera behartzea proposatu du Kataluniak
Osasun kontseilariak azpimarratu du aseguru-etxeei esker positiboak direla osasun alorreko emaitzak Katalunian, eta hori kontuan izateko deia egin du.
Erredakzioa
Boi Ruiz Kataluniako Generalitatearen Osasun kontseilariak Espainiako osasun-sestema erreformatzea proposatu du eta horretarako errenta batetik gora dutenei aseguru pribatua izatera behartzea galdegin du.
“Errenta maila jakin bat dutenei asegurua kontratatzera behartzearen alde gaude”, adierazi du Ruizek Aces Kataluniako osasun alorreko patronalak antolatu duen eztabaida batean.
Kontseilariak esan du Espainian “asegururako eredu desberdin bat” eraiki beharko litzatekeela.
Ruizek esan du Kataluniak urtebeteko aldea ateratzen diola Espainiari 2011n hasi baitzen murrizketak egiten, eta sektore publikoak eta pribatuak “lehiatu baino elkar lagundu” beharko luketela azpimarratu du.
Izan ere, aseguru etxeei esker Katalunian Osasun alorrak emaitza positiboak eman dituela azaldu du.