Gizartea -
Sare sozialak
Euskal herritarren % 80k ez dute nagusia sare sozialetan eduki nahi
Ekonomikoki eta ikasketa aldetik, maila ertain/altua duten 35 urteko gizonak dira nagusiekin gehien komunikatzen diren gizarte-taldea.
Erredakzioa
EAEn lan egiten dutenen % 81,63k dio ez daukala bere nagusia Interneteko sare sozialetan gehituta, beraz, lanetik kanpo, ez du inongo harremanik berarekin.
Sare sozialak erabiltzen dituzten 2.020 langileri egindako inkesta batek dioenez, soilik % 18,37k dauka bere nagusia sare sozialen batean gehituta. Datu hauek nahiko berdintsuak dira Estatuko batez bestekoarekin alderatuz, estatu-mailan % 18,04 baita portzentaia.
Datu hauek erakusten dute euskal herritarrak ez direla nagusiekin harreman estuagoa izatearen aldekoak, % 68,37k lan orduetara mugatzen baitu harreman hori.
Lurraldeka, bizkaitarrak izan ohi dira lan orduetatik kanpo nagusiekin harremanak izateko traba gutxien jartzen dituztenak, % 52,04k baitu bere nagusiaren profila sare sozial bateren baten gehituta. Hurrengoak arabarrak dira, % 28,57rekin, eta, azken postuan gipuzkoarrak, % 19,39rekin.
Facebook, erabiliena
Facebook da euskal herritarrentzat lan eremutik kanpo harreman bat izateko sare sozialik aukeratuena. Twitter da hurrengoa, baina lehenengoarekin alderatuta oso urruti dago, % 3,06rekin. Zerrendan hirugarrena LinkedIn -lanbide kontaktuetan bereizitutako sare soziala- da, % 2,04ko portzentaiarekin. Besteak, berriz, ez dira % 2ra heltzen
Ekonomikoki eta ikasketa aldetik, maila ertain/altua duten 35 urteko gizonak dira beraien nagusiekin gehien komunikatzen diren gizarte-taldea.