Gizartea -
Epaia
Errudun jo dute Bilbon gizonezko bat erahil zuen gaztea
58 urteko gizonezkoa erahil zuen 24 urteko gazteari hilketa delitua leporatu dio herri-epaimahaiak. Datozen egunetan, epaia jakitera emango du auzitegiak.
Erredakzioa
Herri-epaimahaiak errudun jo du 24 urteko gazte aljeriar bat, hilketa egotzita, Bilbon 58 urteko gizonezkoa hiltzeagatik, auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez. Behin epaimahaikideen ebazpena ezagututa, auzitegiak zigorra ezarriko eta zabalduko du, ziur aski, asteburua baino lehen.
24 urteko gaztea, J.B.A., Bizkaiko Auzitegian epaitu dute, 2009ko ekainean Bilboko La Cruz auzoan 58 urteko gizonezkoa hiltzeagatik. Akusatuak aitortu zuenez, harreman sexualak izan zituen biktimarekin baina, ondoren, haren etxea utzi eta, gizonezkoa oraindik bizirik zegoela, bertatik alde egin zuen.
Krimena honengatik fiskaltzak eta akusazio partikularrak 17 urteko espetxe-zigorra eskatu zuten, hilketa delitua eta maltzurkeria astungarria egotzita. Halaber, biktimaren familiarentzat 150.000 euro eskatu zituzten.