Gizartea -

GERTAKARIAK

Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxoko hiru kaletan

04:30 aldera eman diete su. Suteen arrazoiak ikertzen ari dira.

Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxoko hiru kaletan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxoko hiru kaletan
Zortzi edukiontzi erre dituzte Getxoko hiru kaletan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi edukiontzi erre dituzte goizaldean Getxon. Segurtasun Sailaren arabera, edukiontziak Algortako hiru kaletan jarrita zeuden eta ez dakite nork erre dituen.

04:30 aldera deitu dute herritar batzuek SOS Deiak zerbitzura, Gaztelumendi, Kasune eta Aldapa kaleetan hainbat edukiontzi sutan zeudela jakinarazteko.

Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, baina Aldapa kaleko sutean piztutako garrek furgoneta bat harrapatu dute, eta kalteak egin dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak