Gizartea -

Errausketa planta

Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegiaren proiektua atzeratuko du

Aldundiak moratoriak irauten duen bitartean herritarren artean hondakinei buruzko eztabaida sustatu nahi du.

Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak Zubietako erraustegiaren eraikuntza proiektua atzeratu egingo dutela iragarri du.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Batzordean egin ditu adierazpen horiek Alduntzinek, EAJk egindako galderei erantzunez, eta Bilduk hauteskundeetan "gai horren inguruko" programa zehatza aurkeztu zuela azpimarratu du.

Hala, koalizioak Aldundia  orain arte hondakinen kudeaketan egindako planifikazioa eta ibilbidea ez dituela ontzat jotzen azaldu du eta bere programan "behar bezala aztertzeko" moratoria bat ezartzea jasotzen zutela gaineratu du.  Moratoria horrek irauten duen bitartean Aldundiak hondakinen inguruko eztabaida bultzatuko du herritarren artean.

Alduntzinek ez du zehaztu moratoriak zenbat iraungo duen.

Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramailea erraustegiaren proiektua atzeratzeak ekar ditzakeen ondorioen inguruan kezkatuta agertu da eta "hondakinen kudeaketari dagokionez erabateko gobernu falta" dagoela salatu du.

Gipuzkoako aurrekontuak

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak bestalde, 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzeko EAJrekin akordioak egon daitezkeela uste du.

Garitanok datorren urterako aurrekontuak egungo krisi egoera ikusita egokiak direla azpimarratu du, horregatik datorren abenduaren 22ko Osoko Bilkuran onartuak izan daitezen Gopuzkoan ordezkaritza duten gainerako alderdiekin negoziatzeko prest dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea