Gizartea -

NAFARROA

81 urteko gizon bat hil da Goizuetan, autoarekin zuhaitz baten aurka talka eginda

Gizona etxetik falta zela salatu dute senideek eta gutxira haren autoa aurkitu bera barruan zela. Ezbeharra Pagotxuri inguruko mendi bide batean gertatu da.

Argazkia: Foruzaingoa
Argazkia: Foruzaingoa

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizuetan 81 urteko gizon bat hil da mendian, autoarekin zuhaitz baten aurka talka eginda, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa Goizuetako bizilaguna da.

Ezbeharra Pagotxuri izeneko inguruan gertatu da 19:00ak eta 23:00ak artean.

Gizona etxetik falta zela salatu dute senideek eta bilaketa operatiboa abiatu du Foruzaingoak. Senideek aurkitu dute biktimaren autoa aurkitu dute, bera barruan zela. Gerora, suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua. 

Foruzaingoak, bere aldetik, ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoaren albisteak Trafiko-istripu hilgarriak