Gizartea -
Kea arnastu dute
Lau pertsona zauritu dira Bilboko pisu batean jazo den sutean
Sua Almirante Antonio Gaztañeta kaleko 1 zenbakian piztu da, lehen solairuan. Logela bateko tapaki elektrikoak su hartu omen du.
Erredakzioa
Bilboko Almirante Antonio Gaztañeta kaleko etxebitza bateko lau bizilagun ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnastu ostean. Etxebizitzan sua piztu da arratsaldean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, sutea 20:40 aldera piztu da 1 zenbakiko lehen solairuan. Aurreneko datuen arabera, logela bateko tapaki elektrikoak su hartu du.
Suak ke-lainoa sortu eta solairu altuenetako bizilagunen ebakuazioa zaildu du. Suhiltzaileek eta Ertzaintzak parte hartu dute erreskatean.
21:45ean etxebizitza hustu dute eta lau pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea