Gizartea -
Izendapena
Bilbo, 2012ko Kirolaren Europako Hiria
ACES Europa federazioak urtero zortzi hiri hautatzen ditu. Aurten Istanbul 2012ko Kirolaren Europako Hiriburua izendatu dute eta beste zortzi hirien buru izango da.
Erredakzioa
2012ko Kirolaren Europako Hiria izendatu dute gaur Bilbo. Kirolaren praktika sustatzen duten hiriak saritzen ditu izendapenak.
ACES Europak, Kirolaren Hiriburu eta Hirien Elkarteen Federazioak, izendapenaren berri eman du gaur Bruselan, Bizkaiko hiriburuko Udalak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.
Erakundeko epaimahaiak Bilbo bisitatu zuen urriaren 27an. Bizkaiko hiriburuko kirol azpiegiturak aztertu zituen epaimahaiak, Miribilla pabiloia (saskibaloia), frontoia eta San Mames berria, besteak beste.
Zortzi hiri
Horrela, Bilbo zortzi hiriren zerrendan sartu da. Izan ere, ACES Europa federazioak urtero zortzi hiri hautatzen ditu. Aurten Istanbul 2012ko Kirolaren Europako Hiriburua izendatu dute eta beste zortzi hirien buru izango da.
Izendapenaren ostean, Kirolaren Europako Hiri gisa ezberdintzen duen bandera hartu du Bilboko ordezkaritzak. 2012an zehar bandera Bilbon izango da.