Gizartea -
NAFARROA
Iruñeko udaltzainek ikasle egoitza batean egiten ari ziren festan esku hartu dute
Gainera, beste sei etxebizitzatan egiten ari ziren beste sei jaitan esku hartu du.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Iruñeko Udaltzaingoak hainbat esku-hartze egin ditu iragan asteburuan, koronabirusaren araudia urratzeagatik. Esate baterako, zazpi jai desegin ditu: sei, etxebizitzatan, eta beste bat, ikasle egoitza batean.
Horrez gain, San Jurgiko dantza akademia batean zeuden 17 pertsonaren aurkako salaketa jarri dute udaltzainek.
Halaber, ostalaritzako hiru establezimendu salatu dituzte koronabirusaren zabalkundea saihesteko indarrean dauden arauak ez betetzeagatik.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea