Gizartea -

Gizonen sexualitatea

Zutitzearen disfuntzioa dutenen % 90ek ez du laguntzarik eskatzen

Ikerketak galdetutakoen % 30ek erekzio arazoak izan dituela argitu du, nahiz eta horietatik % 30ek soilik eskatu duen laguntza motaren bat.

Zutitzearen disfuntzioa izan duen euskal herritarren % 90ek ez du inolako laguntzarik bilatu
Erekzio disfuntzioek gora egin dute krisiaren eraginez

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zutitzearen disfuntzioa izan duen euskal herritarren % 90ek ez du inolako laguntzarik bilatu. Gizonezkoen sexualitateari buruzko ikerketa batek argitu du gutxiengoak bilatu duela laguntza arazo hori ekiditeko.

Javier Azparren Gipuzkoako Poliklinikako eta Ramón Tellería Donostia Ospitaleko urologoek gaur iragarri dituzte EAEko datuak biltzen dituen ikerketa honen emaitzak, estatu mailako emaitzak astelehenean aurkeztu baitziren Madrilen.

Lilly enpresa farmazeutikoak eginiko eta Espainiako Osasun Sexualerako Elkarteak eta Espainiako Andrologia eta Medikuntza Sexual-Erreproduzitzaileak bermatutako ikerketa hau aurtengo ekain eta uztailaren artean egin zen, eta bertan Estatu osoko erkidegoetako 1.531 gizonek parte hartu dute, horietatik 57 euskal herritarrek. Ikerketa honetan galdetutakoen % 30ek erekzio arazoak eduki izana aitortu du, nahiz eta horietatik % 30ek soilik eskatu duen laguntza motaren bat. Datu hau are deigarriagoa da euskal herritarren kasuan, soilik % 10ek eskatu baitu laguntzarik horrelako kasuren baten aurrean.

6,21eko nota

Ikerketa honek beste mota bateko datuak eman ditu ezagutzera, hala nola zelan baloratzen duten gizonek beren bizitza sexuala. Estatu osoan bizi diren gizonek 6,3ko nota jarri diote batez beste, eta EAEko gizonen kasuan 6,21ra jaitsi da.

Txostenaren arabera, espainiar gizonak 1,3 harreman sexual izaten ditu astero, Euskadin, kontran, soilik % 14k aitortzen du kopuru horretara heltzea. Horrez gain, EAEko biztanleen % 28k astean soilik harreman bat duela ziurtatu du, eta %18k hilean behin edo gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea