Gizartea -

GIPUZKOA

Sutea piztu da Zubietako aroztegi batean

Suhiltzaileek sua itzali dute. Kalte materialak izan diren arren, ez da inor zauritu.

Sutea izan zen tokia, Zubietan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Sutea izan zen tokia, Zubietan
Sutea izan da Zubietako aroztegi batean

1:25

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizean Zubietako Barrenetxe aroztegian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

05:00ak aldera piztu da sua, aroztegiko palet batzuetan.

Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor zauritu.

Garrek kalte materialak eragin dituzte.

EITB MEDIAk jakin duenez, nahita piztutakoa izan daiteke. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak EAE albisteak