Gizartea -

Nafarroa

Errei bat itxita AP-15 autobidean, kamioi batek su hartu eta gero

Ezbeharra autobidearen 60. kilometroan jazo da, baina ez da inor zauritu.

Ez da inor zauritu
Nafarroa: Kamioi batek su hartu AP-15 errepidean

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du gaur goizean AP-15 autobidean, eta ondoren errei bat itxita dago iparralderako noranzkoan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Istripua autobidearen 60. kilometroan izan da. Nolanahi ere, ezbeharrean ez da inor zauritu.

Gobernuak azaldu duenez, suhiltzaileak hara bertaratu dira, eta Foruzaingoa zirkulazioa bideratzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea