Gizartea -
Alarma egoera ezarri zen
Urtebete pasa da kontrolatzaileen plantoak aireko kaosa eragin zuela
Urtebete beranduago, lan baldintzak "negargarriak" direla esaten jarraitzen du kontrolatzaileen sindikatuak.
Erredakzioa
Urtebete. kontrolatzaileen plantoak aireko kaosa eragin zuela
Urtebete beranduago, lan baldintzak "negargarriak" direla esaten jarraitzen du kontrolatzaileen sindikatuak .
Urtebete igaro da Konstituzioko zubian kontrolatzaileak plante masibo bat egitea erabaki eta aireko kaosa eragin zutela. 600.000 bidaiari inguru kaltetu ziren kontrolatzaileek lanari uzteak eragindako arazoengatik.Demokrazian lehen aldiz Gobernuak alarma egoera ezartzea eragin zuen kaosak, baita kontrol-dorreen militarizazioa ere.2010eko abenduaren 3an, USCA, Aireko Kontrolatzaileen Sindikatuak (kolektiboaren 2.400 langileen % 97 batzen ditu) asanblea deitu zuen Jose Blanco Sustapen ministroak iragarriko zituen neurrien hausnarketa egiteko.16.30ak aldera, bat-bateko ondoezagatik kontrolatzaileek batak bestearen ondotik lanera ez joaten hasi ziren. Arratsaldeko 17.00tan sindikatuak premiazko bilera deitu zuen eta Gobernuak hartutako erabakia gogor kritikatu zuen.19.00etan aire eremua itxi zuten eta bi ordu beranduago, arratsaldean bertan ministro batzordeak onartutao Dekretu bat sartu zen indarrean, aireportuetako dorreak militarizatu ahal izateko. Hurrengo egunean, Estatuko Aldizkari Ofizialean berretsi zuten erabakia.Goizaldeko 02.00etan, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak alarma egoera ezarri zuen kontrolatzaile guztiei lanera bueltatzeko eskatzeko. Gainera, auzitegietara eramango zituztela mehatxu egin zieten.2010eko abenduaren 3ko lan uzte honek kolektibo honen 440 langileri espedienteak irekitzea eragin zuen.
Urtebete honetan, kontrolatzaile eta AENA patronalaren artean barealdia izan da nagusi. Baina, USCA sindikatuak esan duenez, lan baldintzak "negargarriak" dira.